lunes, 18 de enero de 2010

Wikira bidaltzeko

Hau da wikian bistaratzeko [[wiki.lenguarrota.wikispaces.]]

sábado, 19 de diciembre de 2009

Egutegia

Hona hemen egin duguna eta egiteko geratzen zaiguna. Proposatzen dut Urtarrileko klaseak astelehenetan jartzea. Ondo deritzozue?

domingo, 13 de diciembre de 2009

Txantiloia nola aldatu

Batzutan Bloggerek eskaintzen dizkigun txantiloiak ez dira gure gustokoak, baina badago aldatzeko aukera, hona hemen bideo txiki bat. Ea ausartzen zareten!


jueves, 10 de diciembre de 2009

Dokumentu bat txertatu.

Blog barruan egiten ditugun sarreretan edo "post"etan ez da luzea idatzi behar. Blogosferak hainbat dekalogoak daude, eta guztietan ez luzatzeko aholkua ematen digute. ( Batzuk oso bitxiak dira ).
500 hitz baino gehiago inola ez! Zer egin ahal da testu luze bat sartu nahi dugunean? Onena. Google Docs barruan jarri dokumentua eta hemendik estekatu. Zabaldu artxiboa eta kopiatu helbide barran agertzen den URL, hemen txertatu esteka eta listo!

Bideoa ttxertatu

Bideoak txertatzeko http://www.youtube.com web gunera jo behar. Radioblogclub gunean gertatzen zen moduan, bideoak hartzeko ez da erregistratu behar ( zureak igotzeko bai). Bilaketak egiteko lehioan jarri nahi duguna (kasu honetan jarri dugu "dos cerebros" , orain blogosferan oso ezaguna den bideoa aurkitzeko)Bat baino gehiago agertuko dira, laburrak, luzeagoak, ondo ikusten direnak eta ez hain ondo, batzuk itzulita, beste batzuk ez ... Nahi duguna aukeratuta sakatu eta ohi denez eskumaldean laukizuzen grisa agertuko da. "Insertar" dagoen kodea kopiatu eta beti bezala "Edición HTML" lekuan jarri. ( Orain markoaren kolorea eta pantailaren tamainua ere aukeratu ahal da)

Musika jarri nire blog barruan

Musika lortzeko http://www.radioblogclub.com web gunean sartu. Goiko aldean bilatu zure gustoko musika. Ezker aldean abestiak agertuko zaizkizu (geziak eta bihotzak izenbuen ondoan). Gezia sakatuz eskumaldean kodea agertuko da ( txertatzeko kopiatu behar duguna) Koloreak aldatu ahal ditugu, egin ondoren, betikoa: kopiatu eta Edición HTML barruan.

Slide Share sarrera

Slade Sharek gure aurkezpen bat blogean jartzeko aukera ematen digu. Zabaldu Slide Share eta "logineatu" ( Betikoa: erabiltzailea eta pasahitza), bertan My Slidespace sakatu eta alboan ikusiko ditugu hor dauzkagun aurkezpenak. Blogean txertatu nahi dugunaren gainetik klik egin eta beste pantaila batera joango gara. Eskumaldean grisez agertzen den laukizuzen batean "Enbed" hitza agertzen da, hor dagoen kodea kopiatu ( eskumako botoia > kopiatu )eta blogean jarri " Edición de HTML" lekuan: