sábado, 19 de diciembre de 2009

Egutegia

Hona hemen egin duguna eta egiteko geratzen zaiguna. Proposatzen dut Urtarrileko klaseak astelehenetan jartzea. Ondo deritzozue?

domingo, 13 de diciembre de 2009

Txantiloia nola aldatu

Batzutan Bloggerek eskaintzen dizkigun txantiloiak ez dira gure gustokoak, baina badago aldatzeko aukera, hona hemen bideo txiki bat. Ea ausartzen zareten!


jueves, 10 de diciembre de 2009

Dokumentu bat txertatu.

Blog barruan egiten ditugun sarreretan edo "post"etan ez da luzea idatzi behar. Blogosferak hainbat dekalogoak daude, eta guztietan ez luzatzeko aholkua ematen digute. ( Batzuk oso bitxiak dira ).
500 hitz baino gehiago inola ez! Zer egin ahal da testu luze bat sartu nahi dugunean? Onena. Google Docs barruan jarri dokumentua eta hemendik estekatu. Zabaldu artxiboa eta kopiatu helbide barran agertzen den URL, hemen txertatu esteka eta listo!

Bideoa ttxertatu

Bideoak txertatzeko http://www.youtube.com web gunera jo behar. Radioblogclub gunean gertatzen zen moduan, bideoak hartzeko ez da erregistratu behar ( zureak igotzeko bai). Bilaketak egiteko lehioan jarri nahi duguna (kasu honetan jarri dugu "dos cerebros" , orain blogosferan oso ezaguna den bideoa aurkitzeko)Bat baino gehiago agertuko dira, laburrak, luzeagoak, ondo ikusten direnak eta ez hain ondo, batzuk itzulita, beste batzuk ez ... Nahi duguna aukeratuta sakatu eta ohi denez eskumaldean laukizuzen grisa agertuko da. "Insertar" dagoen kodea kopiatu eta beti bezala "Edición HTML" lekuan jarri. ( Orain markoaren kolorea eta pantailaren tamainua ere aukeratu ahal da)

Musika jarri nire blog barruan

Musika lortzeko http://www.radioblogclub.com web gunean sartu. Goiko aldean bilatu zure gustoko musika. Ezker aldean abestiak agertuko zaizkizu (geziak eta bihotzak izenbuen ondoan). Gezia sakatuz eskumaldean kodea agertuko da ( txertatzeko kopiatu behar duguna) Koloreak aldatu ahal ditugu, egin ondoren, betikoa: kopiatu eta Edición HTML barruan.

Slide Share sarrera

Slade Sharek gure aurkezpen bat blogean jartzeko aukera ematen digu. Zabaldu Slide Share eta "logineatu" ( Betikoa: erabiltzailea eta pasahitza), bertan My Slidespace sakatu eta alboan ikusiko ditugu hor dauzkagun aurkezpenak. Blogean txertatu nahi dugunaren gainetik klik egin eta beste pantaila batera joango gara. Eskumaldean grisez agertzen den laukizuzen batean "Enbed" hitza agertzen da, hor dagoen kodea kopiatu ( eskumako botoia > kopiatu )eta blogean jarri " Edición de HTML" lekuan:

miércoles, 9 de diciembre de 2009

Flirckr aurkezpena

Gure Flirck kontura joango gara.( Betikoa: erabiltzea eta pasahitza) Bertan argazki batzuk ditugu. Aurkezpena sakatu eta goian konpartitzeko aukera ikusiko dugu.Bertan sakatu eta bi aukera izango ditugu: aukeratu URL edo HTML kodea.
URL kopiatzen badugu esteka zuzena jartzeko aukera daukagu, bestea kopiatuz blogean itsasteko posibilitatea zabalduko zaigu.

martes, 24 de noviembre de 2009

Blog batean idatzi ahal dut


Blog barruan "creación de entradas" atalean, idatzi ahal da. Testu prozesadore baten itxura du. Oinarrizko tresnak ditu: letra mota, tamainua, letra beltza....

Blogaren lehiatilan zuzenean idatzi ahal da , baina word edo bestelako testu prozesadorea erabili ahal da kopiatu eta "redactar"atalean itsatsi.
Ortografia ikusteko aukera du.

Non zabaldu bloga?

Lehenengo erabaki egin behar zein plataformatan kokatuko duzu : asko daude, hemen ikasiko ditugunak blogger eta word press dira.

Bakoitza bere abantailak ditu:
Blogger:
1. Oso erreza da erabiltzeko.
2. Ez da instalatu behar ( konfigurazioa hiru pausotan)
3.-Doianeko gordeketa. ( irudiarenak)
4. Google kontu bat besterik ez da behar
5. Ez duzu pluginak instalatu behar.
6. Eguneraketa automatikoa da
Eta beste batzuk...

Word Press:
1. kategoriak ditu.
2. Menuak personalizatu ahal dituzu
3.Posten artxiboa duzu.
4. Estatistikak ditu.
5. Ez duzu php jakin beharrik.
6. Gonbidatuen postak ikusi ahal dituzu argitaratu baino lehenago.
Eta beste batzuk...
Zuk aukeratu behar duzu.

Zertarako blogak?



Blogosferan , mota askotako blogak aurkitu ahal ditugu. Guri gehien interesatzen zaizkigunak hezkuntza blogak dira.

Gelako bloga: Hauek irakasleek gelan erabiltzen direnak dira, laguntza giza.

Irakasleen bloga: hezkuntza edukinak dituen blogak dira, hezitzalieek editaturik.

Ikasleen blogak: Hauek ikasleek edo ikasle taldeek editatzen dituzte eta gaien edukinekin lotuta dauda.
Blogen blogak: Blog batek beste asko biltzen du, biltegi gisa.


Ikusten denerz, denetarik dago blogosferan .